MUSIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
MUSIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020-06-11

KAXARRANKA ETA GODALET DANTZAK

Kaixo lagunok. hemen gaude berriro!

Euskal folklorearekin jarraituz, gaurko honetan EUSKAL DANTZAK ikusiko ditugu.
Ikusiko ditugun bi dantzak berezitasun bat daukate. Oreka mantenduz dantzatu behar dira, bata edalontzi baten gainean eta bi metrotara altxatuta dagoen kutxa baten gainean bestea. Honegatik, dantzatzen diren momentuak, egiten den herrietan oso une garrantzitsuak dira herritarrentzako eta herrikoa ez den jende asko ere biltzen dute ospakizun hauek.
Iparraldean dantzatzen den "GODALET" dantza eta Lekeition sorburua daukan "KAXARRANKA".
BIDEOAK IKUSI ETA DISFRUTATU. INFORMAZIOA ERE IRAKURRI. ONDOREN JOLAS BAT DUZUE BEETHOVENEN OBRAK ENTZUN ETA PARTITUREN PUZZLEAK EGITEKO. ONDOREN "KLASIKOAK SEKULA IKUS/ENTZUN EZ DITUZUN BEZALA" SARRERAKO KAHOOTA DUZUE (oRDUAN ETZUELAKO ONDO FUNTZIONATU)


Kaxarranka Lekeitioko dantza da, San Pedro egunean, ekainaren 29an, egiten dena. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza, beraz, airean egoten da, lurretik bi metrotara edo. Alkandora eta praka zuriak, gerriko gorria, lepoko gorria janzten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.




Godaleta dantza edo Godalet dantza Zuberoako euskal dantza herrikoi bat da.
Zuberoako maskaradan "fonction" (ekitaldia) izenekoa osatzen duen dantza. Zamaltzain, txerrero, gatuzain eta kantiniersaren artean dantza egiten dute. Nork bere dantza-urratsak egiten ditu ardoz beteriko edalontzi edo godalet baten inguruan eta gainean. Zamaltzaina izaten da azkena. Bere saioari bukaera emateko edalontziaren gainera igo eta oin baten gainean gelditzen da, besteaz gurutzea seinalatzen duen bitartean. Trebetasun berezia behar izaten da, oso zaila baita lurrean dagoen edalontzia ikustea.

ZAMALTZAIN, TXERRERO, GATUZAIN ETA KANTINIERSA Zuberoako MASKARADA izeneko jai batean parte hartzen duten pertsonaien izenak dira. Pertsonai gehiago ere badira. GODALET, berriz, ardo basoari esten zaio Zuberoan.










1. BEETHOVENEN JOLASA




2. KAHOOT


"KLASIKOAK SEKULA IKUS/ENTZUN EZ DITUZUN BEZALA" sarrera berrikusi eta egin KAHOOT hau. Bere garaian ez zuen ondo funtzionatu, beraz, hemen berriro.





2020-05-28

EUSKAL FOLKLOREA

Kaixo lagunok!! Berriro osteguna eta MUSIKA lantzeko garaia !!!!!

Euskal floklorea lantzen ari gara aste hauetan. 

Gaurkoan "FURRA FURRA" abestiarekin arituko gara.

"FURRA FURRA" euskal abesti herrikoia da. Hitzak Xabier Amurizak idatzi zituen eta doinua "Oskorri" taldeko Natxo de Felipek moldatu zuen eta bere taldearena da bertsio ezagunena.
Hemen azpian dituzue bideo bat karaokearekin, beste bat esku jolasa egiteko eta ondoren letrarekin ariketa interaktibo bat betetzeko.
Esku jolasa egiten zeuen burua grabatu edo gurasoei esan grabatzeko eta zati bat bidali. (10 MEGA baino gutxiago pisatu behar du blogean zintzilikatu ahal izateko).

FITXA INTERAKTIBOAK: "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatu eta nire korreoa jarri: mmendizabal@aieteikastetxea.com 

ESKU JOLASAREN BIDEOAK: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com 


AUPA ZUEK!!!   PRIMERAN EGINGO DUZUE !!!!! 

Hemen duzue KARAOKEA:


Eta hemen ESKU JOLASA:



Orain fitxa betetzeko prest egongo zarete, ezta? Hona hemen. Badakizue, bukatutakoan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz bidali behar didazue. 
MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com  


2020-05-21

EUSKAL MUSIKA TRESNAK

Kaixo lagunok! 

Ostegunero bezala, musikaren garaia heldu da.

Gaurko honetan, EUSKAL MUSIKA TRESNAK, ezagutuko ditugu eta informazioaren arabera gaurko fitxa interaktibo bat izango dugu betetzeko.

Badakizue bukatutakoan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz bidali niri.

MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com 

Hemen duzue bideoaikusteko, EUSKAL MUSIKA TRESNAK izenekoa. Hurrengo batean kahoot bat egingo dugu hemen esaten denari buruzkoa, beraz, ADI !!!!!!!!!



Eta hemen duzue egin beharreko fitxa, oso, oso erraz egingo duzuena, ikusiko duzue!!!!!!



Eukal Herriko instrumentuak, una ficha interactiva de marijo_mendizabal
liveworksheets.com



Abesti bat ere entzungo dugu proiektuarekin lotuta eta euskal musikako abeslari ezagunenetako baten aldetik. "IZARREN HAUTSA"  MIKEL LABOA handiarena.


2020-05-14

KLASIKOEN KAHOOTA

Kaixo denoi berriro!

Gaurkoan, pasa den astean ikusitako bideoetan dauden obrak eta ondoren dagoen konpositoreei buruzko informazioarekin KAHOOT en ibiliko gara!!!!!


Hurrengo argazkian sakatu eta zuzenean sartuko zarete. NICK NAME ezagutzeko modukoa jarri behar duzue (zuen izena edo izena eta zenbaki bat ondoren), bestela ez dut jakingo zeintzuk zareten. Errepikatzea badago, baina izena aldatu behar da.
ADIBIDEZ; Lehenengoan MARIJO jarri badut, bigarrengoan MARIJO 1 jarriko dut. 

ADOS?????  GOAZEN JOLASTERA !!!!!!!!!


2020-05-07

OBRA EZAGUNAK INOIZ IKUS/ENTZUN EZ DITUZUN BEZALA

Kaixo lagunok!


Gaur bideo batzuk dituzue ikusi eta disfrutatzeko. IKUSI ETA IRAKURRI BAKARRIK GAURKOAN:

Baina begiratu eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez  lehiaketa egingo dugu!
Beethovenen 5. Sinfonia, Bachen 147. Kantata eta Mozarten  sekula ikusi ez dituzuen bezala. Gozatu!




Entzungai duzuen hau Beethovenen 5. Sinfonia bezala ezaguna da. Bere izen ofiziala hau da: 5. Sinfonia do minorrean. 67. Opusa.

Ludwig van Beethoven Alemanian jaio zen Bonn hirian 1770 ean eta 1827 an Vienen hil zen. Konpositore, orkestra zuzendari eta piano jotzaile birtuosoa izan zen, klkasizismotik erromantzismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa. Haren lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren sinfonia" (Alaitasunaren ereserkia bezala ere ezagutua). Europar batasunaren ereserkia ere bada gaur egun.







Oraingo honetan entzuten ari zaretena, Mozarten 40. sinfonia da. Bere izen ofiziala hau da:
40. sinfonia sol minorrean, K. 550. ACCEPT heavy rock taldearen bertsio bat da,
orkestra sinfoniko batekin lagunduta. oso berezia dela iruditzen zait. 


Wolfgang Amadeus Mozart  Austrian jaio zen Salzburgo hirian1756 an eta Vienan hil zen 1791 an. Aro klasikoko konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; Haietako asko, musikagintzaren onenetakotzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakroa, ganbera musika, orkestrakoa, sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.








Orain Bachen "147. Kantata" obra ikusi duzue. Ikusgarria ezta?

Johann Sebastian Bach Alemanian, Eisanach izeneko hiri batean jaio zen 1685 anAlemanian bertan, Laipzig hirian hil zen 1750 an. Barroko deritzon garaikoa da eta  konpositorea eta organista izan zen. Historiako musikari onenetariko baten kidea zen. Inoiz izan den konpositore handienetarikotzat hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik eta musika teknika eta garapenari garaian egindako ekarpen berriei esker ere. Hortaz, inspirazio iturri izan zen hainbat musikarirentzat, hala nola Mozart, Brahms, Mahler edota Schoenberg.


“Brandeburgoko kontzertuak”“Meza si minorren”“Nekaldia San Mateoren arabera” eta “Tocata eta Fuga re minorrean dira haren lanik ezagunenetako batzuk.

2020-04-30

PLANETEN IZENAK IKASTEN

Kaixo lagunok! Zer moduz ari zarete telematikoki lanean? Ondo ezta?

Beno, badakizue oraingoz, denbora luzez jarraituko dugula horrela... Beraz... Animo danoi! 

Oraingo honetan, proiektuan, Unibertsoaren sekretuak desestaliko ditugu!

Hona hemen planeten izenak ikasteko abesti aproposa! ENE KANTAK taldeak proposatzen digu eta NATXO DE FELIPEOSKORRI talde ospetsuko abeslariaren laguntza izan dute oraingo honetan.



Dagoeneko planeten izenak ikasita ezta?  Orduan, ondoren dagoen fitxa betetzeko moduan zaudete. Letra da irakurri behar duzuena eta hutsuneak bete, behe-behean dagoen lauki zuzenaren barruan dauden hitzen artean aukeratuz. gero niri bidali.


Badakizue "TERMINADO" eta gero "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz bidali behar duzue nire email helbidea eskatzen dizuenean hau sartu behar duzue:
  
mmendizabal@aieteikastetxea.com 



2020-04-23

UDABERRIA HELDU DA !!!

Entzuketa. EOS ren (Euskadiko Orkestra sinfonikoa)  kontzertu pedagogikoa entzun genuenean,
VIVALDI musikariaren “NEGUA” (4. kontzertua fa minorrean, RV. 297. 1. mugimendua [allegro non molto]) entzun
eta landu genuen.
Baina konturatuko zineten udaberria heldu zaigula, beraz momentu aproposena da Vivaldiren
“Lau urtaroak” obratik, garaiari dagokionari eusteko, hau da, “UDABERRIA”
(1. kontzertua Mi maiorrean. OP. 8 RV. 269 [ALLEGRO]).

Entzuketa hau egiteko aukeratu dudan formatua, Walt Disneyren marrazki bizidunekin egindakoa da.
Oso ikusgarria, benetan.



EGIN BEHARREKOA:
1. Bideoa ikusi/entzun/gozatu:
2. Entzuten den instrumentuetako baten marrazkia egin eta margotu. Eta hemen hiru aukera dituzue:
A.   Eskaneatu eta karpetan sartu.
B.   Argazkia atera marrazkiari eta karpetan sartu.
C.   Argazkia atera zuen buruari marrazkia erakusten ari zaretela eta karpetan sartu.

GOGORATU DRIVEN DAUKAGULA MUSIKAKO KARPETA PERTSONALA,
BAKOITZAK BEREA (MUSIKA LH4 izena duena).
Aupa zuek, ausartu eta bidali argazkiak!