2020-06-15

EKAINAK 15A ,ASTELEHENA 15-ESCAPE ROOM 1.

KAIXO LAGUNOK !!!!!!

Azkeneko astea da eta badakizue berezia izango dela !!!!!

Alde batetik ondoren azaltzen dizuegun  ESCAPE ROOM misioak burutu beharko dituzue eta  bestetik UNIBERTSOA- IPUINAK (Euskarako pestainan). Zure ikaskideek idatzitako Unibertsoko planeta berriren istorioak izango dituzu irakurgai blogean. 3 egun izango dituzu irakurtzeko. Asteazkenean galdetegi baten bidez gehien gustatu zaizun ipuina aukeratu beharko duzu eta niri bidali.



Egun hauetarako  beste proposamena honakoa da: Astelehenean, asteartean eta asteazkenean ESCAPE ROOM bana burutzea. Bakoitzean ZENBAKI BAT eskuratuko duzue eta zenbaki horiek (3) ekarri beharko dituzue ostegunean, zuen gauzen bila zatoztenean. Eskolan, zenbakia erabilita KUTXA bat irekiko da eta  SORPRESA bat izango duzue bertan.

FAMILIAN egitea da gure proposamena. Ez dira oso errazak, ezta zail-zailak ere...Horregatik  etxekoen artean gainditzeko pentsatuta daude froga guztiak.

PAPERA ETA ARKATZAREKIN egotea komenigarria da, nahiz eta fitxa interaktiboak eduki. Apuntatzen joan behar dituzuelako batetik eta bestetik ateratzen dituzuen emaitzak. Ez dago fitxa interaktiboa guri bidali beharrik. Emaitza ONDO DAGOEN ikusi eta ondoren itxi.

Gaur aste honetako lehenengo ESCAPE ROOM -etik onik atera beharko zarete. LAU ERRONKA asmatu beharko dituzue eta bakoitzean ateratako zenbakiak batu eta sartu goialdean ezkerrean dagoen transbordadorean BERTAN SAGUAREKIN SAKATUZ. GALDETEGIA egin eta bertan emango dizue lehenengo zenbakia baldin eta sartzen duzuen zenbakia ondo badago.

ARGIBIDEAK ondo irakurri eta AURRERAAAAAA !!!!!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina