KAIXO , EGUN ON!
UNIBERTSOA- IPUINAK (Euskarako pestainan) irakurgai izan dituzue eta dituzue oraindik.
Dagoeneko irakurri dituzue guztiak !!Bereziak , bitxiak, arraroak, interesgarriak.... denetik ditugu.
Orain gehien gustatu zaizuna aukeratu eta niri bidali.
Euskarara pestainan duzu Unibertso ipuinak galdetegia.
GAURKO SCAPE ROOM-A
Gure planeta, ezagutzen dugun bezalakoa izateari uzteko zorian dago!!!!!!
Asteroide erraldoi batzuk datoz Lurra planetaruntz eta munduko astronauta trebeenak bidaliko dituzte misio batean ea suntsitzeko gai diren.
Oso- oso urruti daude, beraz bi hilabete baino gehiagoko misioa izango dute.
Misioa betetzen lagundu behar diezue. Eta esango duzue... Nola ??
Ba... IRAKURRI ONDOREN DATOZEN JARRAIBIDEAK:
1. Denbora luzean egongo direnez transbordadorean, denbora erraz pasatzeko musika erabiltzea pentsatu dute. HIZKI ZOPA batean bilatu beharko dituzu eramango dituzten instrumentuak. Gogoratu HARPA "H" daramala euskaraz. Bukatutakoan, SOBERAN GERATZEN DIREN HIZKIAK ZENBATU BEHAR DITUZU. Zifra bat baino gehiago badu, batu egin behar dituzu bi zifrak digitu bateko zenbakia lortzeko. ADIB: 59 5+9=14; 1+4 = 5. kASU HONETAN % IZANGO ZEN GURE ZENBAKIA.
2. Oraingo honetan NASAKO ORDENAGAILUA konpondu behar duzu, bere zataik zeintzuk diren bere tokian idatzita. Bi zati ARROTZAK dira. Ez dira ordenagailuaren zatiak. Bi zati hauek aurretik duten zenbakiak batu eta ateratzen dena izango da gaurko kodearen bigarren zenbakia.
3. Asmakizunak asmatu behar dira oraingo honetan. Estralurtar xelebre batzuekin topatu gara eta ez digute pasatzen utziko baldin eta ez baditugu asmatzen. Bi planeten izenak asmatu behar dira eta izen hauek dituzten silaba guztiak zenbatu eta batu eta hori izango dugu gaurko azken zenbakia.
4. BUKATZEKO kodea sartu behar duzue kandadu digtalean sakatuz. Han, asmatuz gero, gaurko zenbakia jasoko duzue. HORI DA OSTIRALEAN EKARRI BEHARREKOA.
ZORTE ON !!!!!!!!!
Oso zaila da izki zopan dagoen igel formako instrumentaren izena jakitea ��
ErantzunEzabatuMalen