KAIXOOOO!
Irakurle bikainak bihurtu zarete !!
Ipuinaren aukeraketa egin duzue gehienok , baina ezinezkoa izan da bat aukeratzea irakurgai desberdinen artean, gustuak ere desberdinak baitira. Ipuin asko izan dira aukeratuak,
beraz espero dut disfrutatu izana zuen lagunen istorioak irakurtzen.
Disfrutatzen jarraitzeko Euskara pestainan, ipuin bitxi bat aukeratu dizuet. Ea zer iruditzen zaizuen.
Irakurri ondoren zer beste titulu jarriko zenioke ?? Zer gertatzen zaio aitonari pasiatzera atera nahi ez izateko eguraldi zoragarria dagoenean? Zergaitik nahi izaten du soilik lainotuta dagoenean atera pasiatzera?Zein esaera agertzen dira istorioan??Arretaz irakurri eta disfrutatu.
Gaur , 3 egun hauetan ESCAPE-ROOM ean ateratako 3 zenbakiak ekarri beharko dituzu eskolara.
Espero dut lortu izana. 3 zenbakiak zuzenak badira kandatua daukan kutxa bat zabalduko duzu eta....kutxan sorpresa bat aurkituko duzu.
Beraz , geroarte bonaparte!!
EGUNEROKO LANAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EGUNEROKO LANAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020-06-18
2020-06-17
EKAINAREN 17A, ASTEAZKENA:ESCAPE ROOM 3. "ASTEROIDEEN ERASOA". ASTEAZKENA 17.
KAIXO , EGUN ON!
UNIBERTSOA- IPUINAK (Euskarako pestainan) irakurgai izan dituzue eta dituzue oraindik.
Dagoeneko irakurri dituzue guztiak !!Bereziak , bitxiak, arraroak, interesgarriak.... denetik ditugu.
Orain gehien gustatu zaizuna aukeratu eta niri bidali.
Euskarara pestainan duzu Unibertso ipuinak galdetegia.
GAURKO SCAPE ROOM-A
Gure planeta, ezagutzen dugun bezalakoa izateari uzteko zorian dago!!!!!!
Asteroide erraldoi batzuk datoz Lurra planetaruntz eta munduko astronauta trebeenak bidaliko dituzte misio batean ea suntsitzeko gai diren.
Oso- oso urruti daude, beraz bi hilabete baino gehiagoko misioa izango dute.
Misioa betetzen lagundu behar diezue. Eta esango duzue... Nola ??
Ba... IRAKURRI ONDOREN DATOZEN JARRAIBIDEAK:
1. Denbora luzean egongo direnez transbordadorean, denbora erraz pasatzeko musika erabiltzea pentsatu dute. HIZKI ZOPA batean bilatu beharko dituzu eramango dituzten instrumentuak. Gogoratu HARPA "H" daramala euskaraz. Bukatutakoan, SOBERAN GERATZEN DIREN HIZKIAK ZENBATU BEHAR DITUZU. Zifra bat baino gehiago badu, batu egin behar dituzu bi zifrak digitu bateko zenbakia lortzeko. ADIB: 59 5+9=14; 1+4 = 5. kASU HONETAN % IZANGO ZEN GURE ZENBAKIA.
2. Oraingo honetan NASAKO ORDENAGAILUA konpondu behar duzu, bere zataik zeintzuk diren bere tokian idatzita. Bi zati ARROTZAK dira. Ez dira ordenagailuaren zatiak. Bi zati hauek aurretik duten zenbakiak batu eta ateratzen dena izango da gaurko kodearen bigarren zenbakia.
3. Asmakizunak asmatu behar dira oraingo honetan. Estralurtar xelebre batzuekin topatu gara eta ez digute pasatzen utziko baldin eta ez baditugu asmatzen. Bi planeten izenak asmatu behar dira eta izen hauek dituzten silaba guztiak zenbatu eta batu eta hori izango dugu gaurko azken zenbakia.
4. BUKATZEKO kodea sartu behar duzue kandadu digtalean sakatuz. Han, asmatuz gero, gaurko zenbakia jasoko duzue. HORI DA OSTIRALEAN EKARRI BEHARREKOA.
ZORTE ON !!!!!!!!!
2020-06-16
EKAINAREN 16A, ASTEARTEA.ESCAPE ROOM 2:SATURNO PLANETAREN MISTERIOA
Kaixo lagunak!!!!!
Ingeles:
- Blogean Kahooten jolastu “The Solar System”.
Mundu osoko ikerlariak konturatu dira, Saturno ingururan gertaera arraro ugari gertatzen ari direla.
Saturnora joan beharko duzu, bertan hiru misio bete beharko dituzu;
1. Lehenengo extralurtarra lagundu beharko duzu.
Extralurtarrek, haien planetan kolorea ikusteko ahalmena galdu dute.
Haien planetako biztanleak antolatzen lagundu beharko diozu.
Koloreak ezin dituztenez desberdindu, kolore bakoitzari zenbaki bat egokitu beharko diozu.
Mesedez erronka argitu eta azaltzen zaizkizun zifra guztiak batu. Adibidez, 10 / 2/ 6 zifrak badira 1+0+2+6= ? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen lehen zifra izango da.
2. Ondoren satelite artifiziala konpondu beharko duzu.
NASAko teknikariek, gauza arraro pila gertatzen ari direla Saturnon eta bertan duten sateliteak informazioa bidaltzeari utzi diola ikusi dute. Badirudi bertan dagoen sateliteari hainbat torloju desagertu zaizkiola.
Mesedez lagundu torloju horiek kontatzen. Honela guk konpondu ahal izango dugu. Gogoratu zenbaki bat baino gehiagoko zifra badu bi zenbakiak batu. Adibidez 54 torloju falta badira 5+4=? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen bigarren zifra izango da.
3. Azkenik Jodaren ezpata jaso beharko duzu.
Jodak arazo txiki bat izan du lapurreta batekin. Atzo biltegian zituen ezpatak kontatu zituen baina gaur biltegiko arduradunak batzuk falta direla ikusi du. Lagundu beharko diozu ezpatak berreskuratzen. Ezpata kantitatea ere batu beharko duzu. Adibidez 4.102 ezpata badira 4+1+0+2=? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen hirugarren zifra izango da.
4. Hiru zenbakiak dakizkizunean egin klik plater hegalarian. Bertan zure izena, hiru zenbakiak eta bidaliri eman.
Aurreko hiru frogetan lortutako zenbakiak plater hegalarira igo beharko dituzu bertan Saturnon gertatzen ari den misterio osoa argitu beharko duzu, honela, ostiralerako zure misiorako behar duzun zifra lortuko duzu.
ZORTE ON!!!
2020-06-15
EKAINAK 15A ,ASTELEHENA 15-ESCAPE ROOM 1.
KAIXO LAGUNOK !!!!!!
Azkeneko astea da eta badakizue berezia izango dela !!!!!
Alde batetik ondoren azaltzen dizuegun ESCAPE ROOM misioak burutu beharko dituzue eta bestetik UNIBERTSOA- IPUINAK (Euskarako pestainan). Zure ikaskideek idatzitako Unibertsoko planeta berriren istorioak izango dituzu irakurgai blogean. 3 egun izango dituzu irakurtzeko. Asteazkenean galdetegi baten bidez gehien gustatu zaizun ipuina aukeratu beharko duzu eta niri bidali.
Egun hauetarako beste proposamena honakoa da: Astelehenean, asteartean eta asteazkenean ESCAPE ROOM bana burutzea. Bakoitzean ZENBAKI BAT eskuratuko duzue eta zenbaki horiek (3) ekarri beharko dituzue ostegunean, zuen gauzen bila zatoztenean. Eskolan, zenbakia erabilita KUTXA bat irekiko da eta SORPRESA bat izango duzue bertan.
FAMILIAN egitea da gure proposamena. Ez dira oso errazak, ezta zail-zailak ere...Horregatik etxekoen artean gainditzeko pentsatuta daude froga guztiak.
PAPERA ETA ARKATZAREKIN egotea komenigarria da, nahiz eta fitxa interaktiboak eduki. Apuntatzen joan behar dituzuelako batetik eta bestetik ateratzen dituzuen emaitzak. Ez dago fitxa interaktiboa guri bidali beharrik. Emaitza ONDO DAGOEN ikusi eta ondoren itxi.
Gaur aste honetako lehenengo ESCAPE ROOM -etik onik atera beharko zarete. LAU ERRONKA asmatu beharko dituzue eta bakoitzean ateratako zenbakiak batu eta sartu goialdean ezkerrean dagoen transbordadorean BERTAN SAGUAREKIN SAKATUZ. GALDETEGIA egin eta bertan emango dizue lehenengo zenbakia baldin eta sartzen duzuen zenbakia ondo badago.
ARGIBIDEAK ondo irakurri eta AURRERAAAAAA !!!!!!!
Azkeneko astea da eta badakizue berezia izango dela !!!!!
Alde batetik ondoren azaltzen dizuegun ESCAPE ROOM misioak burutu beharko dituzue eta bestetik UNIBERTSOA- IPUINAK (Euskarako pestainan). Zure ikaskideek idatzitako Unibertsoko planeta berriren istorioak izango dituzu irakurgai blogean. 3 egun izango dituzu irakurtzeko. Asteazkenean galdetegi baten bidez gehien gustatu zaizun ipuina aukeratu beharko duzu eta niri bidali.
Egun hauetarako beste proposamena honakoa da: Astelehenean, asteartean eta asteazkenean ESCAPE ROOM bana burutzea. Bakoitzean ZENBAKI BAT eskuratuko duzue eta zenbaki horiek (3) ekarri beharko dituzue ostegunean, zuen gauzen bila zatoztenean. Eskolan, zenbakia erabilita KUTXA bat irekiko da eta SORPRESA bat izango duzue bertan.
FAMILIAN egitea da gure proposamena. Ez dira oso errazak, ezta zail-zailak ere...Horregatik etxekoen artean gainditzeko pentsatuta daude froga guztiak.
PAPERA ETA ARKATZAREKIN egotea komenigarria da, nahiz eta fitxa interaktiboak eduki. Apuntatzen joan behar dituzuelako batetik eta bestetik ateratzen dituzuen emaitzak. Ez dago fitxa interaktiboa guri bidali beharrik. Emaitza ONDO DAGOEN ikusi eta ondoren itxi.
Gaur aste honetako lehenengo ESCAPE ROOM -etik onik atera beharko zarete. LAU ERRONKA asmatu beharko dituzue eta bakoitzean ateratako zenbakiak batu eta sartu goialdean ezkerrean dagoen transbordadorean BERTAN SAGUAREKIN SAKATUZ. GALDETEGIA egin eta bertan emango dizue lehenengo zenbakia baldin eta sartzen duzuen zenbakia ondo badago.
ARGIBIDEAK ondo irakurri eta AURRERAAAAAA !!!!!!!
2020-06-12
EKAINAREN 12A , OSTIRALA
Ostirala iritsi da ekipo!!
Lan pixka bat gehiago gaur eta 2 egun jai.
Gaur bi taldetan bilduko gara,
Talde bat 10:00tan eta bestea 10:45etan
Alde batetik proiektuko ozono geruzari buruz zer ikasi duzuen ikusiko/azalduko dugu eta mateko gorputz geometrikoei buruz ere azalpena ea zalantzak argituko ditugu
PREST??
OHARRA : KORONABISUREN ALDE POSITIBOAK EGON EGON DIRA ETA EUSKARAKO PESTAINAN DITUZUE ZUEN IRITZIAK!
OSO INTERESGARRIAK DIRA EGIN DITUZUEN IDATZIAK /IDAZLANAK .
ETA DENOK IRAKURRI DEZAZUEN ETA FAMILIAN PARTEKATU DEZAZUEN JARRI DITUT.
Ondoren gaurko eginbeharrak :
Lengua castellana
1.- Comprensión escrita de una receta:Receta de bizcocho con yogur.
Leer con atención y responder a las preguntas.
En el blog en la pestaña de Gazte.
2.- Escribir una receta que hayas cocinado: anotando primero los ingredientes y las cantidades.; y a continuación enumerando las pasos a seguir.
Escribelo en castellano en una entrado en el blog .
Matematika
4 ariketa desberdin gorputz geometrikoari buruzkoak .
Meetean azalduko ditut , laburbilduz bideoan agertzen diren edukinak: - prisma eta piramideaak.Bakoitzaren elementuak eta sailkapena
- gorputz biribilak
Bideoa arretaz entzun baduzu eta ulertu baduzu hasi zaitezke ariketak egiten, beti ere enuntziatua edo galdetzen duenari ondo erreparatuz.Bestela itxoin nik azalpena egin arte eta zalantzak argitu arte.
Behin bakarrik egitekoak blogean mate pestainan interaktiboki.
Plastika
Plastilina eta txotxak besterik ez dugu behar gorputz geometriko hauek egiteko
Ondorengo hauek egingo ditugu gutxienez
PRISMA BAT: triangeluarra, lau angeluko prisma, prisma pentagonala, hexagonala...
PIRAMIDE BAT:triangeluarra, lau angeluko iramidea , piramide pentagonala, hexagonala..
GORPUTZ BIRIBILAK plastilinarekin soilik egin ditzazkezu, zilindroa, konoa eta esfera besteak beste.
Bukatzeko sortuko duzu nahi dezun gorputz geometrikoa.
Egindakoan blogera igo!!
AUPA , ZUEK BAI ARTISTAK!!
2020-06-11
EKAINAREN 11A , OSTEGUNA
AUPA TALDE!!
GAUR ERE EGINBEHARREKO LANEI EUTSIKO DIEGU.
AURRERA.....
GAUR ERE EGINBEHARREKO LANEI EUTSIKO DIEGU.
AURRERA.....
PROIEKTUA
Lurra berotzen ari da . Zergaitik??
Zer ondorio ekar ditzake klima aldaketa bortitz honek?
Zer egin dezakegu sahiesteko edo hau ez gertatzeko?
Zenbat galdera??
Entzun ondorengo bideoa arretaz ( gutxienez 2 aldiz ) eta ondoren galderei erantzun
2.-Salba dezagun ozono -geruza:
- entzun bideoa
- osatu esaldiak
- klima aldaketaren ondorioak
- zer egin gure ozono-geruza zaintzeko
Blogean Proiektuko pestainan era interaktiboan burutu eta bidali.
2020-06-10
ASTEAZKENA 10A, ASTEAZKENA
Egun on EKIPO!!
Gaur bi taldetan bilduko gara, talde bat 10:ootan eta bestea 10:45tan AURKEZPENAK egiteko.

Gaur ere klase ondoren lan pixkat bat egiten jarraituko duzue. Hona hemen gure gaurko eginbeharrak.
Matematika
1.-Geometriako ariketak ( perimetro , azalera, simetria…) era interaktiboan blogean mateko pestainan.
2.- Gorputz geometrikoei ( prismak, piramideak eta gorputz biribilak )buruzko bideoa arretaz entzun ostiralerako ariketak burutzeko.
Blogean mateko pestainan duzu bideoa eta ez baduzu ulertzen ostiralean zalantzak argituko ditugu.
Euskera
1.Textu ulermena ehunzangoaren istorioari buruz
Arretaz irakurri eta galderei erantzun .
2.-Ortografia ariketak( ts-tz-tx)
Era interaktiboan blogean Euskara pestainan.
ONDO PASA , GEROARTE!!
Animo neska-mutilak!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




