Gaur bideo batzuk dituzue ikusi eta disfrutatzeko. IKUSI ETA IRAKURRI BAKARRIK GAURKOAN:
Baina begiratu eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez lehiaketa egingo dugu!
Baina begiratu eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez lehiaketa egingo dugu!
Beethovenen 5. Sinfonia, Bachen 147. Kantata eta Mozarten sekula ikusi ez dituzuen bezala. Gozatu!
Entzungai duzuen hau Beethovenen 5. Sinfonia bezala ezaguna da. Bere izen ofiziala hau da: 5. Sinfonia do minorrean. 67. Opusa.
Ludwig van Beethoven Alemanian jaio zen Bonn hirian 1770 ean eta 1827 an Vienen hil zen. Konpositore, orkestra zuzendari eta piano jotzaile birtuosoa izan zen, klkasizismotik erromantzismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa. Haren lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren sinfonia" (Alaitasunaren ereserkia bezala ere ezagutua). Europar batasunaren ereserkia ere bada gaur egun.
Oraingo honetan entzuten ari zaretena, Mozarten 40. sinfonia da. Bere izen ofiziala hau da:
40. sinfonia sol minorrean, K. 550. ACCEPT heavy rock taldearen bertsio bat da,
orkestra sinfoniko batekin lagunduta. oso berezia dela iruditzen zait.
40. sinfonia sol minorrean, K. 550. ACCEPT heavy rock taldearen bertsio bat da,
orkestra sinfoniko batekin lagunduta. oso berezia dela iruditzen zait.
Wolfgang Amadeus Mozart Austrian jaio zen Salzburgo hirian1756 an eta Vienan hil zen 1791 an. Aro klasikoko konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; Haietako asko, musikagintzaren onenetakotzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakroa, ganbera musika, orkestrakoa, sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.
Orain Bachen "147. Kantata" obra ikusi duzue. Ikusgarria ezta?
Johann Sebastian Bach Alemanian, Eisanach izeneko hiri batean jaio zen 1685 anAlemanian bertan, Laipzig hirian hil zen 1750 an. Barroko deritzon garaikoa da eta konpositorea eta organista izan zen. Historiako musikari onenetariko baten kidea zen. Inoiz izan den konpositore handienetarikotzat hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik eta musika teknika eta garapenari garaian egindako ekarpen berriei esker ere. Hortaz, inspirazio iturri izan zen hainbat musikarirentzat, hala nola Mozart, Brahms, Mahler edota Schoenberg.
“Brandeburgoko kontzertuak”, “Meza si minorren”, “Nekaldia San Mateoren arabera” eta “Tocata eta Fuga re minorrean” dira haren lanik ezagunenetako batzuk.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina