Ipuin polit bat idatzi baino lehen, badakizu gidoi bat egitea komenigarria dela zure ideiak ordenatzeko: erabaki nor edo nortzuk izanen diren protagonistak, nolakoak diren (fisikoki eta izaeraz). Kokatu toki eta denbora batean, nolakoa den tokia,….
Ondoren, idatzi zein den arazoa gertaerei hasiera ematen diona, zer sentitzen duten, zer egiten duten,…..
Bukatzeko, pentsa ezazu bukaera interesgarri eta orijinal bat zure historiarendako: nola konpondu den dena, nola sentitzen diren,…..
GIDOIA IDATZI ESKEMA HAU JARRAITUZ:
HASIERA:
- Nor da protagonista? Nortzuk?
- Nolakoa da?
- Non kokatzen da istorioa?
- Noiz?
GARAPENA:
- Zein da arazoa?
- Ze gertaera pasatzen dira arazoa konpontzeko edo orekatzeko?
BUKAERA:
- Zein da bukaera, hau da, arazoari erantzuna ematen diona eta ipuina berriro orekatzen duena?
IPUINAK IDAZTEKO LAGUNTZA
SARRERA |
· Ipuinaren hasiera polita erabili
· Zeintzuk dira pertsonaiak, eta nolakoak diren (beren deskribapena polita eta aberatsa literarioki, izenlagunak erabilita, konparazioak)
· Noiz gertatzen da historia
· Non gertatzen da historia (beharrezkoa bada tokiaren deskribapena)
|
· Bazen behin / baziren behin / Behin bazen / Baziren behin
· Behin baten / Behin batez
· Aitzin aitzinean /Aspaldi aspaldian
· Duela urte asko /Orain dela urte asko
· Munduan beste asko bezala baziren…
· Diotenez
· Gauza guztiek hizketan zekiten garaian gertatu omen zen…
· Udako (neguko,…) goiz (arratsalde, gau,….) batean honako hau gertatu zen…
· Itsasertzeko (Poloniako, ….) herri batean gertatu zen honako istorio hau:
· Aralarren (Txinan,…) ba omen zen …..
|
GERTAERAK |
· ARAZO bat gertatzen da ipuina martxan jartzen duena
· Arazoa konpontzeko EKINTZAK, GERTAERAK suertatzen dira
· GERTAEREN ARTEKO LOTURA egiteko DENBORAZKO LOKAILUAK ERREPIKATU GABE
· ELKARRIZKETAK idazteko modua kontutan hartu!
|
· Egun batean
· Gero / Ondoren / Beranduago
· Handik gutxira/ handik......... egunera
· Ordu bete (urte bat,…) barru / ordu bete pasata
· Bat-batean / Halako batean
· Une berean Oraingo honetan
· Bezain laster Ordurako
· Bitartean Segituan
· ………. Aurretik / .........baino lehen
· ………-nean Berehala
· ………. orduko Hurrengo egunean
|
BUKAERA |
· ONDORIOA dator, arazoa konpontzen da eta ipuinari bukaera eman.
· BUKAERAKO formula politaren bat erabili
|
· Azkenean / Handik aurrera/ Geroztik / Harrezkero /Ordutik aurrera….
· “Hori hala bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila San Frantzisko plazan”
· “Egia bada, sakelan sar, gezurra bada, atera ez dadila”
· “Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen”
· “Aditzeko belarririk duenak, aditu eta ikas dezala”
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina