Egun on lagunak!
Zer moduz joan da aste burua ?
Zer moduz joan da aste burua ?
Artista batzuk zarete!! Zer eguzki-sistemak politak eta originalak egin dituzue.
Aste berri bat astera goaz! Beno gogoratu zuen lanerako ordutegia honako hau dela.
Lanak egunean eraman behar dituzuela
BIDEOKONFERENTZIA 10.00 ETAN
Hizkuntza - Idazketa
1.- Gaur aditza landuko dugu (ahalera eta ezintasuna)
Erne eta arreta jarri . Zer egin beharko duzu: lehenbizi ondo irakurri eskatzen duena
- esaldia osatu
- aukeratu aditz egokia
- berridatzi ezezko eran.
Aditza ondo erabili nahi baduzu ariketako esaldiak ondo irakurri eta ulertu beharko dituzu.
Non? blogean jarduera interaktiboan izango duzu Euskarako pestainan
Behin bakarrik egingo duzu, beraz klik errez egiten da baina lanak ondo pentsatzea
eskatzen dizu.
KONTUZ! JARRI ARRETA.
2.-Ipuina idazten jarraituko dugu.
Idatzi duzun istorioaren hasieran, protagonista aurkeztu duzu, kokatu egin duzu eta
tokia ondo deskribatu duzu. Jarrai dezagun!
tokia ondo deskribatu duzu. Jarrai dezagun!
- ARAZO bat gertatzen da ipuina martxan jartzen duena
- Arazoa konpontzeko EKINTZAK, GERTAERAK suertatzen dira
- GERTAEREN ARTEKO LOTURA egiteko DENBORAZKO LOKAILUAK ERREPIKATU GABE
- ELKARRIZKETAK idazteko modua kontutan hartu!
IPUINA: GIDOIA ETA IPUINA IDAZTEKO LAGUNTZA
Non egingo dugu ? Driven Ikasleen karpetan zabalduta duzun IPUINA dokumetuan.
Seguruenik lehenbizi paperean idatzi beharko duzu zirriborro eta gero garbira pasa driven.
Seguruenik lehenbizi paperean idatzi beharko duzu zirriborro eta gero garbira pasa driven.
Gutxienez 3 paragrafotan adierazi beharko duzu .
Paragrafo bakoitzak gutxienez 4-5 lerro izan beharko ditu( zenbakiaren tamaina 12)
Matematika
1.- Matematikako poligonoen bideo arretaz entzun.
Ezinbestekoa asteazkeneko klaserako.
POLIGONO BATEN ATALAK-PERIMETROA AZALPEN-BIDEOA
2.-Matific egin
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina