2020-05-12

MAIATZAREN 12A , ASTEARTEA

Egun on onak guztiei!!

Zer moduz?? 

1.-Atzoko LAIKA ren textuari buruzko galderei erantzutean , ulertu duzuen arren , ez du zuzentzat hartu horrelako erantzunak 

Adibidez: Noiz bidali zuten espaziora lehen izaki biziduna??


OKERRA:   1957ko azaroaren 2an 


ZUZENA:   1957ko azaroaren 2an bidali zuten espaziora lehen izaki biziduna.


                                                  Horra hor gure Laika txakurtxoa!!







Gaur saiatu berriro egiten eta horrela erantzuten , askoz ere nota hobea aterako duzue. 

Errepasatu sinonimoak edo begiratu hitzen esanahia  hiztegian ,asteazkenean  konprobatuko dugu elkar.



2.- Komikia hobetu dezakezue , begiratu  eredua eta egin beharrezko aldaketak zure komikian.






Gaurko eginbeharrak:


INGELESA 


  1. Blogean “Circulatory system” galdetegia egin. Galdetegi barruan informazioa dago, esteka bat jarraituz. Irakurri ondo, erantzun aurretik.
  2. Milton Travelers plataforman ariketak egin. Lana egongo da “My assignments”-en eta “Pending”-en barruan. Kontuz, ariketa bat baino gehiago daude! Aukeran, irakurri eta entzun ditzakete liburuak “Bookroom”-en eta eguneroko erronka egin “Daily challenge”.




PROIEKTUA



1.- Inguruko unibertoari buruzko textuan hitz batzuk kokatu behar dituzu bere lekuan.


2.- Galaxiari buruzko jarduera . Irudiak behatu zein den galaxia , ze astro diren besteak. Behar izanez gero interneten begiratu.


Behin bakarrik egingo dituzu , beraz  jarri arreta .
Non? Blogean (Proiektuko pestainan)jarduera interaktiboak.




GORPUTZ HEZKUNTZA


Aste honetan bi bideo proposatzen dizkizuet, bakoitzaren gustuen arabera aukeratzeko. Lehenengoarekin 22 minutuko dantza saio bat egingo dute. Bigarrenarekin 20 minutuko entrenamendu bat.









Ondo izan !!! Bihar arte!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina