2020-05-05

Big bang iñaki

Big Bangaren teoria literalki, Eztanda Handia edo Leherketa Handia Unibertsoaren jatorria, haren hasierako momentuak eta ondorengo eboluzioa azaltzeko egun erabiltzen den teoria  nagusia da. Eredu horren arabera, Unibertsoa dentsitate eta tenperatura oso altua zuen egoera batetik hedatu zen. Teoriak azalpen ona ematen dio ikusten dugun hainbat fenomenori, hala nola elementu askoren ugaritasunari, hondoko mikrouhin erradiazioariHubbleren legeari eta Unibertso . Gaur egun ezagutzen ditugun fisikako legeak dentsitate oso altuko puntu horri aplikatzen badizkiogu, Big Bangarekin lotu ohi den singularitatea lortuko dugu. Fisikariek eztabaida handiak dituzte horren esanahiaren inguruan: izan daiteke Unibertsoa singularitate batekin jaio zela, edo gaur egun dugun ezagutza ez dela nahikoa Unibertsoak garai hartan zuen egitura azaltzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina