2020-05-20

MAIATZAREN 20A, ASTEAZKENA



Egunon lagunak, 

Jakintsuenetan jakintsuenak bihurtzen ari zarete Unibertsoaren inguruan. Pentsatu beharko dugu  dakizuen guztiaren  aurkezpena  nori , non eta noiz egin . 



Gaur bi taldetan bilduko gara, talde bat 10:ootan eta  bestea 10:45tan matematika lantzeko. 



Gaur ere  klase ondoren  lan pixkat bat egiten jarraituko duzue. Hona hemen gure gaurko eginbeharrak.  




Matematika


1.-Matematikan astelehenean jarritako bideoa entzun eta ikusi (mate pestainan duzue) lanak egiten hasi aurretik



POLIGONO BATEN ATALAK-PERIMETROA AZALPEN-BIDEOA


2..- Poligono baten elementuak  eta perimetroa : Poligonoen azalpena ondo irakurri eta ondoren ariketa bakoitzak eskatzen duena ulertu . 3 ariketa desberdin dituzu burutzeko.


  • poligono batzuren izenak ikasi eta idatzi 
  • perimetroak kalkulatu eta 
  • buruketak ebatzi ( 3 buruketa agertzen dira.)

Non  egingo dugu ? Driven Ikasleen lanak karpetan.



Euskera



1.- Aditzaren Jarduera interaktiboa . Oraingoan erreza!!



2.- Emozioak lantzen: Laburmetraila ikusi eta galderei erantzun . Zuk bizitutako  horrelako gertaera bat kontatuko duzu.
Bi jarduerak blogean izango dituzu egiteko eta ondoren bidali.



Animo neska-mutilak!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina