2020-04-23

UDABERRIA HELDU DA !!!

Entzuketa. EOS ren (Euskadiko Orkestra sinfonikoa)  kontzertu pedagogikoa entzun genuenean,
VIVALDI musikariaren “NEGUA” (4. kontzertua fa minorrean, RV. 297. 1. mugimendua [allegro non molto]) entzun
eta landu genuen.
Baina konturatuko zineten udaberria heldu zaigula, beraz momentu aproposena da Vivaldiren
“Lau urtaroak” obratik, garaiari dagokionari eusteko, hau da, “UDABERRIA”
(1. kontzertua Mi maiorrean. OP. 8 RV. 269 [ALLEGRO]).

Entzuketa hau egiteko aukeratu dudan formatua, Walt Disneyren marrazki bizidunekin egindakoa da.
Oso ikusgarria, benetan.



EGIN BEHARREKOA:
1. Bideoa ikusi/entzun/gozatu:
2. Entzuten den instrumentuetako baten marrazkia egin eta margotu. Eta hemen hiru aukera dituzue:
A.   Eskaneatu eta karpetan sartu.
B.   Argazkia atera marrazkiari eta karpetan sartu.
C.   Argazkia atera zuen buruari marrazkia erakusten ari zaretela eta karpetan sartu.

GOGORATU DRIVEN DAUKAGULA MUSIKAKO KARPETA PERTSONALA,
BAKOITZAK BEREA (MUSIKA LH4 izena duena).
Aupa zuek, ausartu eta bidali argazkiak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina