2020-06-18

EKAINAREN 18A, OSTEGUNA

KAIXOOOO!

Irakurle bikainak bihurtu zarete !!

Ipuinaren aukeraketa egin duzue gehienok , baina ezinezkoa izan da bat aukeratzea irakurgai desberdinen artean, gustuak ere desberdinak  baitira. Ipuin asko izan dira aukeratuak,
beraz espero dut disfrutatu izana zuen lagunen istorioak irakurtzen.
Disfrutatzen jarraitzeko Euskara pestainan, ipuin bitxi bat aukeratu dizuet. Ea zer iruditzen zaizuen.
Irakurri ondoren zer beste titulu  jarriko zenioke ?? Zer gertatzen zaio aitonari pasiatzera atera nahi ez izateko eguraldi zoragarria dagoenean? Zergaitik nahi izaten du soilik lainotuta dagoenean atera pasiatzera?Zein esaera agertzen dira istorioan??Arretaz irakurri eta disfrutatu.


Gaur , 3   egun hauetan ESCAPE-ROOM ean  ateratako 3 zenbakiak ekarri beharko dituzu eskolara.
Espero dut  lortu izana. 3 zenbakiak zuzenak badira kandatua daukan kutxa bat zabalduko duzu eta....kutxan sorpresa bat aurkituko duzu.

Beraz , geroarte bonaparte!!



IPUINA

2020-06-17

Maialen, ozono-gerutza

Ozono-geruzaren nozioa beste zerbait estaltzen duen zerbait izendatzeko erabil daiteke, edo beste batzuekin gainjartzen den eremua izendatzeko, unitate bat osatzeko. Ozonoa, bestalde, molekula bidezko hiru oxigeno atomok osatzen dute.


Ozono geruza atmosferaren zati da. Atmosfera planeta inguratzen duten gasen multzoari deitzen zaio: ozonoa, oxigenoa, karbono dioxidoa, nitrogenoa eta beste batzuk. Atmosfera, troposferatik (Lurretik gertuen dagoena) exosferara (urrunen dagoena) doazen geruzatan banatzen da.





Ozonoa estratosferan dago, 10 eta 50 kilometro arteko altueran. Ozono geruza hau ezinbestekoa da bizitzarako, eguzkiak igortzen dituen izpi ultramoreak xurgatzeaz arduratzen baita.


Ozono geruzak erradiazioa iragazten du, lurrazalera iristea minimizatuz. Ozono geruza murrizteak, beraz, erradiazio ultramorea Lurrera iristea errazten du, gizakiarentzat arazo ugari sor ditzakeen egoera.


Aerosoletan, hozgarrietan eta beste produktu batzuetan dauden hainbat konposatu kimiko erabiltzeak bromo eta kromo kontzentrazioko substantzia bat sortzen du estratosferan, eta ozono geruzari eragiten dio. Ozono-geruza murrizten denean, erradiazioaren iragazketa-ahalmena ere murrizten da: izpi ultramoreen etorrera handiagoak azalerako minbiziaren, kataraten eta beste osasun-nahasmendu batzuen kasuak areagotzen ditu.


EKAINAREN 17A, ASTEAZKENA:ESCAPE ROOM 3. "ASTEROIDEEN ERASOA". ASTEAZKENA 17.

KAIXO , EGUN ON!


UNIBERTSOA- IPUINAK (Euskarako pestainan) irakurgai izan dituzue eta dituzue oraindik.
Dagoeneko irakurri dituzue guztiak !!Bereziak , bitxiak, arraroak, interesgarriak.... denetik ditugu.
Orain gehien gustatu zaizuna aukeratu eta niri bidali.
Euskarara pestainan duzu Unibertso ipuinak galdetegia.


 GAURKO SCAPE ROOM-A

Gure planeta, ezagutzen dugun bezalakoa izateari uzteko zorian dago!!!!!!
Asteroide erraldoi batzuk datoz Lurra planetaruntz eta munduko astronauta trebeenak bidaliko dituzte misio batean ea suntsitzeko gai diren. 
Oso- oso urruti daude, beraz bi hilabete baino gehiagoko misioa izango dute. 
Misioa betetzen lagundu behar diezue. Eta esango duzue... Nola ??


Ba... IRAKURRI ONDOREN DATOZEN JARRAIBIDEAK:

1. Denbora luzean egongo direnez transbordadorean, denbora erraz pasatzeko  musika erabiltzea pentsatu dute. HIZKI ZOPA batean bilatu beharko dituzu eramango dituzten instrumentuak. Gogoratu HARPA  "H" daramala euskaraz. Bukatutakoan, SOBERAN GERATZEN DIREN HIZKIAK  ZENBATU BEHAR DITUZU. Zifra bat baino gehiago badu, batu egin behar dituzu bi zifrak digitu bateko  zenbakia lortzeko. ADIB: 59 5+9=14; 1+4 = 5. kASU HONETAN % IZANGO ZEN GURE ZENBAKIA.


2. Oraingo honetan NASAKO ORDENAGAILUA konpondu behar duzu, bere zataik zeintzuk diren bere tokian idatzita. Bi zati ARROTZAK dira. Ez dira ordenagailuaren zatiak. Bi zati hauek aurretik duten zenbakiak batu eta ateratzen dena izango da gaurko kodearen bigarren zenbakia.



3. Asmakizunak asmatu behar dira oraingo honetan. Estralurtar xelebre batzuekin topatu gara eta ez digute pasatzen utziko baldin eta ez baditugu asmatzen. Bi planeten izenak asmatu behar dira eta izen hauek dituzten silaba guztiak zenbatu eta batu eta hori izango dugu gaurko azken zenbakia.


4. BUKATZEKO kodea sartu behar duzue kandadu digtalean sakatuz. Han, asmatuz gero, gaurko zenbakia jasoko duzue. HORI DA OSTIRALEAN EKARRI BEHARREKOA.

ZORTE ON !!!!!!!!!


Unibertso ipuinak galdetegia