2020-05-29

MAIATZAREN 29A , OSTIRALA

Ostirala iritsi da ekipo!!

Lan pixka bat gehiago gaur eta 2 egun jai.



Gaur bi taldetan bilduko gara, talde bat 10:ootan eta  bestea 10:45tan proiektuaren inguruan arituko gara eta batzuekin matematikako poligonoen ariketak errepasatuko ditugu.














Ondoren  gaurko eginbeharrak :

Lengua castellana



1.- Lectura comprensiva de LA LUNA, 50 AÑOS DESPUES
LEE EL ARTÍCULO CON ATENCIÓN Y A CONTINUACIÓN RESPONDE A LAS PREGUNTAS SIGUIENTES

En Drive en la carpeta de Ikasleen lanak .

2.- Ortografia de de la B/V actividad interactiva en el blog





Matematika


Geometriako  irudi lauak edo poligonoei buruzko ariketak: elementuak, sailkapena eta perimetroa.


Blogean era interaktiboan egin eta bidali.


Plastika


Ilargira  eraman zuten  espaziontzi edo kohete  bat egingo duzu , eskura
duzuen erreziklatu ahal duzuen materialearekin. Hona hemen eredu batzuk. 






Zuek askoz ere sortzaileagoak zaretenez , zuen espaziontziak nolakoak izango diren
ikusteko irrikitan nago!
Animo artistak!!

Bukatzen duzuenean badakizue!! Argazkia atera eta blogera igoko ditugu.





ONDO PASA ASTE BURUA!!





Ortografía b/v

Poligonoak: elementuak, sailkapena eta perimetroa

2020-05-28

MAIATZAREN 28AA, OSTEGUNA

AUPA  TALDE!!


GAUR ERE EGINBEHARREKO LANEI EUTSIKO DIEGU.

AURRERA.....




PROIEKTUA



1.-Lurra , gure etxea AURKEZPENA lanarekin jarraituko duzu.
Non aurkitu informazioa oraindik ez badakizu, Ikasleen lanak karpetan LURRA dokumentuan begiratu dezakezu .Zuen aurkezpenean informazioa txertatzeko
agertu behar diren gutxieneko edukiak agertzen zaizkizue.

Zuen esku geratzen dira argazki aukeraketa, bideoren bat,hizki motak , fondoak, apainketa....


Non ? LURRA aurkezpena driven Ikasleak lanak karpetan

Datorren astean aurkezpenaren azalpen txiki bat egin beharko dezu,
idatzi duzuna zure hitzekin kontatu beharko duzu, beraz idatzi duzuna ulertu behar
duzu gero azalpena egiteko.

2.-Ingurunearen ezaguera errepasoa egingo dugu

Non ? Blogean jarduera interaktiboa duzu ,proiektuko pestainan


3.- ILARGIRA iritsi zireneko bideoa duzu hemen. Bihar ilargira iritsi zireneko albiste bat
jarriko dizuet gazteleran, beraz komenigarria bideoa ikustea.

Oso interesgarria! 



MATE


MATIFIC egin behar duzue. Gelan bezala ordu erdi edo hiru ordu laurden.


GEOMETRIARI BURUZKO ARIKETA GEHIAGO AGERTUKOA ZAIZKIZUE!!


eta EA NOLA BURUTZEN DITUZUEN??



MUSIKA



GOGORATU MUSIKA DUZUELA BAITA!!


MARIJOK BIDALITAKO MUSIKA PESTAINAN DUZUE




Egun ona izan!!












EUSKAL FOLKLOREA

Kaixo lagunok!! Berriro osteguna eta MUSIKA lantzeko garaia !!!!!

Euskal floklorea lantzen ari gara aste hauetan. 

Gaurkoan "FURRA FURRA" abestiarekin arituko gara.

"FURRA FURRA" euskal abesti herrikoia da. Hitzak Xabier Amurizak idatzi zituen eta doinua "Oskorri" taldeko Natxo de Felipek moldatu zuen eta bere taldearena da bertsio ezagunena.
Hemen azpian dituzue bideo bat karaokearekin, beste bat esku jolasa egiteko eta ondoren letrarekin ariketa interaktibo bat betetzeko.
Esku jolasa egiten zeuen burua grabatu edo gurasoei esan grabatzeko eta zati bat bidali. (10 MEGA baino gutxiago pisatu behar du blogean zintzilikatu ahal izateko).

FITXA INTERAKTIBOAK: "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatu eta nire korreoa jarri: mmendizabal@aieteikastetxea.com 

ESKU JOLASAREN BIDEOAK: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com 


AUPA ZUEK!!!   PRIMERAN EGINGO DUZUE !!!!! 

Hemen duzue KARAOKEA:


Eta hemen ESKU JOLASA:



Orain fitxa betetzeko prest egongo zarete, ezta? Hona hemen. Badakizue, bukatutakoan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz bidali behar didazue. 
MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com  


Eguzki-sistemaren errepaso ariketak

2020-05-27

Unibertsoa plastika iñaki

MAIATZAREN 27A , ASTEAZKENA

Egunon lagunak, 





Gaur bi taldetan bilduko gara, talde bat 10:ootan eta  bestea 10:45tan matematika lantzeko. 



Gaur ere  klase ondoren  lan pixkat bat egiten jarraituko duzue. Hona hemen gure gaurko eginbeharrak.  




Matematika


1.-Matematikan astelehenean jarritako bideoa entzun eta ikusi (mate pestainan duzue) lanak egiten hasi aurretik



TRIANGELUEN SAILKAPENA


2.- Gaur saio ondoren beste bideo hau ere ikusi beharko duzu (mate pestainan duzue) lanak egiten hasi aurretik

PARALELOGRAMOEN SAILKAPENA


3.- Triangeluen sailkapena eta Paralelogramoen sailkapeneei buruzko ariketa batzuk
egin beharko dituzu.

Non  egingo dugu ? Driven Ikasleen lanak karpetan:POLIGONOAK 2 dokumentuan



Euskera

HORROR MORROR  komikia

Unibertsoko proiektuan komikia egin genuen , hona hemen beste komiki hau ea zer iruditzen zaizuen.

Irakurri aurretik galderak izango dituzu, irakurri eta ulertu ondoren beste galdera batzuei
erantzun beharko diezue eta bukatzeko ariketa osagarri batzuk.

Komikizaleok ea zer iruditzen zaizuen.


Non  egingo dugu ? Driven Ikasleen lanak karpetan: HORROR MORROR komikia




ONDO PASA , GEROARTE!!






Animo neska-mutilak!!

PARALELOGRAMOEN BIDEOA









2020-05-26

MAIATZAREN 26A, ASTEARTEA




Egun on onak guztiei!!

Zer moduz?? 

Gaur ere lan pixka bat egin behar duzue. Animo!!



GOGORATU:


12:00 etan bidekonferentzia ingelesa

Gaurko eginbeharrak:


INGELESA 




1.-Blogean ariketa interaktiboa egin (Solar system), English pestainan egongo da. Bukatzen duzunean “Terminado”
botoiari eman. Bete ikaslearen izena, maila eta helbide honetara bidali: acamara@aieteikastetxea.com

2.-Milton Travelers plataforman ariketak egin.



PROIEKTUA


1.-Lurra planetan egiten dituen mugimenduak ikasi ditugu:errotazioa eta translazioa.
Zer sortzen da mugimendu bakoitzaren ondorioz eta abar...
Baina zehaztasun gehiago behar badituzu ikusi eta entzun ondorengo 2 bideo hauek:







Ondoren  Proiektuko pestainan duzun jarduera interaktiboa burutu  Blogean

eta bidali. 


2.-Lurra planetaren informazioa bilduko duzu eta aurkezpena prestatu driveko zure
Ikasleen karpetan .

Lurraren informazio orokorra, ezaugarri fisikoak : forma, tamaina, konposizioa, lurrazala,
hidrosfera, atmosfera, lurraren mugimenduak eta bukatzeko ilargiaren informazioa noski
ilargiaren fasea et a eklipsea....

Argazkiak txertatu, izenburuak kokatu.... beharko dituzu...

Non  egingo dugu ? Driven Ikasleen lanak karpetan.



GORPUTZ HEZKUNTZA




Ea aste honetako erronka lortzen duzuen! Saiatu eta saiatu! Eta ondoren… KALERA!
Korrika egitera, salto egitera, patinetan, patinetean edo txirrindan ibiltzera, baloiarekin
jolastera, ezkutaketan aritzera… Mugitu eta ondopasa!








Solar System


1. Listen to the song and fill the blanks of the interactive worksheet. 


Solar System interactive worksheet


When you finish, click on "Terminado" and  write your name and surname, the class: LH4, the subject: English and send it to: acamara@aieteikastetxea.com


2. Go to Milton Education and do the activities.


Lurraren mugimenduak

2020-05-25

ETXEBEGIAK FIMOTEKAN GURE GELAKO SIGURD EN FAMILIAK EGINIKO FILMA.




KAAIXO GUZTIOEI

 GURE GELAKO SIGURDEN FAMILIAK EGINIKO FILMAK ,ETXEBEGIAK FILMOTEKA LEHIAKETAN PARTE HARTU ETA  IDEIA ORIGINAL ONENAREN SARIA JASO DU.

GURE ZORIONIK BERO ETA GOXOENAK!!

HONA  "AQUI NO PASA NADA " FILMAREN ESTEKA.

DISFRUTATU !




https://pr.easypromosapp.com/voteme/890978/634941731?lc=es-es






MAIATZAREN 25A, ASTELEHENA

Egun on lagunak|

Zer moduz joan   da aste burua ? 


ARTISTA GENIALAK ZARETE !! ZEIN  EGUZKI -SISTEMA POLIT ETA ORIGINAL!!



Aste berri bat astera goaz! Beno gogoratu zuen lanerako ordutegia honako hau dela.







                                                           BIDEOKONFERENTZIA   10.00 ETAN









                                              


GAURKO EGINBEHARRAK



Hizkuntza - Idazketa


1.- ADITZA landuko dugu : ahalera eta ezintasuna
Arretaz irakurri egin behar duzuna.


  • osatu esaldiak
  • aukeratu aditz egokia
  • Berridatzi ezezko eran
  • Osatu textoa
Eta  aukeraketa egin aurretik esaldiaren esanhia ondo ulertu.

Behi bakarrik egiteko aukera duzu. Arreta osoz bete lana.


Non ? Blogean jarduera interaktiboa Euskarako pestainan,





2.-Ipuina idazten jarraituko dugu.


Idatzi duzun istorioaren hasieran, protagonista aurkeztu duzu, kokatu egin duzu eta tokia ondo deskribatu duzu. Horrez gain,
Jarrai dezagun!


·         ARAZO bat gertatzen da ipuina martxan jartzen duena
·         Arazoa konpontzeko EKINTZAK, GERTAERAK suertatzen dira
·         GERTAEREN ARTEKO LOTURA egiteko DENBORAZKO LOKAILUAK  ERREPIKATU GABE
·         ELKARRIZKETAK idazteko modua kontutan hartu!






ARGIBIDEAK  Euskarako pestainan.


IPUINA: GIDOIA ETA IPUINA IDAZTEKO LAGUNTZA



Non  egingo dugu ? Driven Ikasleen karpetan zabalduta duzun iIPUINA karpetan
Seguruenik lehenbizi paperean idatzi beharko duzu zirriborro eta gero garbira pasa driven.

Gutxienez 3 paragrafotan adierazi beharko duzu .
Paragrafo bakoitzak gutxienez 4-5 lerro izan beharko ditu( zenbakiaren tamaina 12)

Matematika


1.- Matematikako TRIANGELUEN SAILKAPENA bideo arretaz entzun.
Ezinbestekoa asteazkeneko klaserako.

NON? Mateko pestainan.

TRIANGELUEN SAILKAPENA

2.-Matific  egin. Ea angeluetako ariketetara iristen zaren!!





AUPA AUPA TXAPELDUNAK!!!